moldaerazko erradiazio
- 1. Biol.
Prozesu ebolutibo mota. Haren bidez, organismoen arbaso-formak dibertsifikatu eta organismo-mota berriak sortzen dira, ingurune edo ingurune-kondizio berrietara moldatzearen ondorioz. Sortutako organismoek ezaugarri berriak genomara gehitu eta ondorengoei transmitituko dizkiete.