eguzki-orbanen ziklo
- 1. Astron.
11 urte irauten dituen zikloa, zeinean eguzki-orbanen maiztasuna, tamaina eta kopurua aldatu egiten baita. Aktibitatea minimoa den urteetan, hilean sei orban agertu ohi dira, eta aktibitatea maximoa den urteetan, berriz, hilean 116. Ondoz ondoko zikloetan, orbanen polaritate magnetikoa alderantzizkoa izaten da; beraz, 22 urteko ziklo magnetikoa dagoela esan daiteke.