egoera geldikorraren teoria

1. Astron.

1948an H. Bondi, T. Gold eta F. Hoylek proposatutako teoria, honela dioena: unibertsoa hedatu arren, materiaren batez besteko dentsitatea ez da ez denboran ez espazioan aldatzen. Horren arabera, unibertsoak beti antzerako itxura izango luke. Unibertsoa hedatzen ari denez, dentsitatea konstante mantentzeko, unibertsoan materia sortu beharko litzateke, oso gutxi bada ere.