izar-kumulu
- 1. Astron.
Grabitazio-indarrak elkartutako izarren multzoa; izar gutxi batzuek edo izar askok (milaka edo milioika izarrek) era dezakete taldea, eta guztiak galaxia berekoak izan ohi dira. Kumuluko izar guztiak hodei molekular handi berean sortuak dira; beraz, antzeko adina eta konposizioa izaten dute.