galaxia espiral
- 1. Astron.
- sin. galaxia kiribil
Erdigunean erraboila eta beraren inguruan kiribiltzen ari diren bi (edo hiru edo lau) beso dituen galaxia-mota; erraboilean izar zaharrenak kokatzen dira (II populaziokoak) eta besoetan, berriz, I populazioko izar gazteak eta gas eta hautsez osatutako lainoak (H II eskualdeak).