eguzki-egutegi
- 1. Astron.
Data zehazteko oinarritzat urtea, Lurrak Eguzkiaren inguruan bira egiteko behar duen epea, hartzen duen edozein sistema. Urtearen iraupenak balio ezberdinak ditu (ezberditnasun txikiak badira ere), hartzen den erreferentzia-puntuaren arabera. Eguzki-egutegi arrutenek urte tropikala hartzen dute oinarri, hots, Lurrak Aries (udaberri) puntutik bi bider segidan pasatzeko behar duen denbora: 365 egun, 5 ordu, 48 minutu eta 46 segundo. Modu honetan, egutegia urtaroen segidari egokitzen zaio.