Olbersen paradoxa

1. Astron.

Gaua iluna izatearen azalpenari lotutako paradoxa. Unibertsoa espazioari eta denborari dagokionez infinitua eta egonkorra balitz eta izar eta galaxiaz uniformeki betea balego, edozein norabidetan begiratuta ere beti aurkituko litzateke argizagiren bat, eta zeru osoa izarren gainazalak bezain argia litzateke. Hipotesiak ez dira guztiz zuzenak, Big Bangaren teoriaren arabera unibertsoa gazteegia baita urruneko izarren argiak gugana iristeko astia izan zezan.