Messier katalogo
- 1. Astron.
1781ean Charles Messier astronomo frantsesak osatu zuen zeruko objektuen zerrenda; 103 objektu bildu zituen (izar-kumuluak, galaxiak, nebulosak eta abar), baina gerora zerrenda 110 objektu arte luzatu zuen. Katalogoko objektu asko gaur egun ere Messierrek emandako zenbakiarekin izendatzen dira.