Talde Lokal
- 1. Astron.
Bata bestetik nahiko gertu dauden 36 galaxiaz osatutako multzoa, baina litekeena da galaxia esferoidal nanoren batzuk oraindik ez aurkitu izana. Besteak beste, Andromeda galaxia, Esne Bidea eta Magallanesen hodeiak daude talde horretan, eta lehenengo biak dira handienak. Esne Bidea Talde Lokalaren ertzaren inguruan dago.