data juliotar

1. Astron.

Edozein fenomeno astronomikoren data zehazteko erabiltzen den erreferentzia-data. Historian zehar, egutegi-ereduak maiz aldatu dira, eta gaur egun ere herrialde guztiek ez dute egutegi bera erabiltzen. Astronomian, antzina gertatutako fenomenoei data jartzeko, oso zaila da historian zehar gertatu diren aldaketa guztiak eta egutegi ezberdinak kontuan hartzea eta horren araberako kalkuluak egitea. Horren ordez, XVI. mendean juliotar egutegia finkatu zen erreferentzia estandar gisa, eta abiapuntutzat K.a. 4173 urteko urtarrilak bateko eguerdia hartu zen. Hori horrela, egun bakoitzak data juliotar bat du, mundu osoan berdina dena.