Erakarle Handia
- 1. Astron.
Grabitate-indar handia eragiten duen galaxiarteko materia-multzoa, Hydra eta Centaurus konstelazioaren norabidean dagoena, eta inguruko galaxiek gorriranzko lerrakuntza berezia izateagatik detektatu dena. Esne Bidearen higiduran ere eragiten du. Oraindik ez dira zehaztasunez ezagutzen bere forma, tamaina eta kokapena, baina bere zentroa Esne Bidetik 250 milioi argi-urtera egon liteke.