grabitazio-leiar

1. Astron.
sin. grabitazio-lente, leiar grabitatorio, lente grabitatorio

Objektu masibo batek, beste objektu batek igorritako argia bere ingurutik igarotzean, argiaren ibilbidean eragiten duen desbideratze- eta fokuratze-efektua. Erlatibitate orokorraren araberako fenomenoa da. Efektu horren ondorioz, grabitazio-leiarrak urrun dauden objektuen irudiak handitu ditzakete, horietan distortsioak sortu, eta astro bakar baten irudi anizkoitzen arteko atzerapenak eragin ere bai. Horiek horrela, grabitazio-leiarrak 'naturaren teleskopiotzat' erabiltzen dira urrun dauden astroak errazago aurkitzeko. Horrelako astroak leiarra bera aztertzeko ere erabili daitezke. Esaterako, galaxien eta galaxia-multzoen materia ilunaren kantitatea eta sakabanaketa aztertzen ari da gaur egun. Kosmologiaren parametroak ere (Hubbleren konstantea barne) neur daitezke urrun dauden astroak aldakorrak baldin badira (adibidez, quasarrak badira).

Efektua eragiten duen objektuari berari ere grabitazio-lente deritzo.