izar zirkunpolar
- 1. Astron.
Zeruko poloetako batetik gertu egoteagatik, latitude jakin batetik behatzean urte osoan zehar ikusten den izarra. Hori gertatzen da, izar zirkunpolarra beti behaketa egiten den lekuko horizontearen planoaren gainetik dagoelako.