Boderen legea
- 1. Astron.
Planeten orbitak iragartzen laguntzen duen lege matematikoa. Lege honek zenbakien segida baten bidez (planeten ordena-zenbakiez) kalkulatzen ditu orbiten batez besteko distantziak Eguzkitik. XVIII. mendeko bi astronomok formulatu zuten, Johann Daniel Titius eta Johann Elert Bode alemaniarrek, eta horregatik batzuetan Titius-Boderen legea ere esaten zaio.