Barnarden izar
- 1. Astron.
Eguzki-sistematik gertu dagoen nano gorria. Alpha Centauri sistemako izarrak kenduta, aurkitu den izarrik hurbilena da, eta egun arte neurtu den higidura propio handiena du. E. E. Barnard astronomo estatubatuarrak aurkitu zuen 1916an.