galaxia aktibo
- 1. Astron.
Izar-kopuruarengatik kalkulatzen zaiona baino argi edo erradiazio gehiago igortzen duen nukleodun galaxia. Uste da galaxia horiek nukleoan zulo beltz handiak dituztela (100.000.000 aldiz Eguzkiaren masa dutenak), eta horiek eragindako inguruko materiaren akrezioaren ondorioz sortzen dela energia-igorpen handia.