azaleratze

1. Ozean.

Goranzko ur-mugimendu bertikala; dentsitate handiagoko ur hotza, eta mantenugaietan aberatsa dena azalera igotzen duena. Kostaldean haizeak azaleko urak itsaso zabalerantz bultzatzen dituenean edo ekuatoreko haize dibergenteen eraginez gertatu ohi da; hondoko ura igotzen da azaletik kendutako urak utzitako lekua betetzera. Hondotik igotzen diren mantenugaiei esker produktibitate handiko guneak izaten dira.