Nansenen botila

1. Ozean.

Sakonera jakin bateko ur-lagina hartzeko gailua. Ontzi zilindriko bat da, bi aldetan balbulak dituena. Kable baten bidez nahi den sakonerara jaitsi ondoren, kablean behera bidalitako mezulari batek botila alderantzikatzen duen mekanismoa aktibatzen du; eta, ondorioz, bi balbulak ixten dira.