behien tuberkulosi
- 1. Albait.
Behiaren eta beste zenbait bobidoren (bufaloak eta bisonteak, adibidez) gaixotasun infekzioso kronikoa, Mycobacterium bovis bakterioak eragiten duena. Tuberkulu-formako lesioak garatu ohi dira birika-mintzean, nodulu linfatikoetan eta beste zenbait organotan. Gizakietara transmiti daiteke, infektatutako esnea edanez gero.