odolaren gatzapen

1. Fisiol.
sin. odolaren koagulazio

Odolbildua sortzeko prozesu konplexua, hainbat aktibazio entzimatikoren bidez gertatzen dena. Odola likido izatetik gel erdisolido izatera igarotzen da. Ehunetako lesio baten ondorioz hasten da prozesua, odolak eta aireak elkar ukitzean. Segundo gutxira, plaketak pilatu egiten dira lesioaren gunean. Kaltzioaren, plaketen eta ehun-faktoreen kantitatea normala bada, protronbina tronbina bihurtzen da, eta tronbina horrek katalizatzaile gisa jokatzen du, fibrinogenoa fibrina disolbaezin bihurtzeko.