engranaje planetario

1. Teknol. Mek.

Elkarrekin engranatzen diren gurpil horzdunez osatutako mekanismoa, barne-gurpil zentral batez (gurpil planetarioa), haren zentrokidea den eta barnealdean hortzak dituen kanpo-gurpil batez eta, bien artean kokaturik eta euskarri birakari batean ezarrita, bi gurpilekin engranatzen diren bitarteko piñoi batez edo batzuez osatua (piñoi sateliteak). Ibilgailuetako diferentzialetan erabiltzen dira.