trantsizio-egoera
- 1. Kim.
Erreakzio kimiko elemental batean sortzen den konfigurazio berezia, energia handieneko egoera gisa definitzen dena. Erreaktiboen molekulak lotuta dauden unea da, eta hortik, produktu bihurtuko dira. Trantsizio-egoerako atomoen elkarteari konplexu aktibatu deritzo (izen hori nahasgarri gerta daiteke, elkarte hori ez baita konplexu bat, hau da, ez da koordinazio-konposatu bat).