elektroi-oldezko efektu
- 1. Elektron.
Material erdieroaleetan korronte elektrikoa biderkatzen duen efektua. Muga-eskualdean eremu elektrikoa handia denean, elektroi askeek balentzia-elektroiekin talka egiten dute. Askatutako elektroi berriek berriz egiten dute talka balentzia-elektroiekin, eta, hala, biderkatze edo elektroi-olde efektua gertatzen da.