denbora-konstante
- 1. Elektron.
Zirkuitu baten korrontea edo tentsioa esponentzialki hazten denean, bere anplitude osoaren % 63ra iristeko behar duen denbora. RC zirkuituetan, denbora-konstantea R-ren eta C-ren balioen arteko biderkadura da. RL zirkuituetan, berriz, denbora-konstantea induktantziaren eta erresistentziaren balioen arteko zatidura da.