taenita

1. Miner.

Lurrean naturalki aurkitzen den (Fe, Ni) minerala; batez ere, burdin meteoritoetan aurkitzen da. Burdinaren eta nikelaren aleazio bat da, eta nikelaren proportzioa % 20-65 da. Opakua da, eta kolore gris metalikoa edota zuria izan dezake. Egitura isometriko-hexaoktaedrikoa du, eta magnetikoa da.