pektolita
- 1. Miner.
Ca2NaH(Si3O9). Inosilikatoen taldeko minerala, sistema triklinikoan kristaltzen dena. Masa kristalino erradialetan edo zuntzezko masatan agertzen da, eta kolore zuria edo grisa izaten du. Jatorri hidrotermala du, eta basaltoen hutsuneak betetzen ageri dira zeolitarekin, prehnitarekin, kaltzitarekin eta abarrekin batera.