glauberita
- 1. Miner.
Na2Ca(SO4)2. Sodio eta kaltzio sulfatoa. Mineral hauskorra, kolore gris-horia, distira beirakara eta dastamen gazia duena. Ebaporita bezala sortzen da, eta sistema monoklinikoan kristaltzen da. Mineral honen disolbagarritasuna dela eta, askotan, kristalaren matrizetik kanpo disolbatzen da hutsune bat utziz, eta, hutsunean, beste mineral batzuk sar daitezke forma kristalino anomalo bat sortuz.