gahnita
- 1. Miner.
ZnAl2O4. Espinelaren taldeko mineral arraroa. Kristal oktaedrikoak eratzen ditu, eta, oro har, berde iluna izaten da, batzuetan horia, grisa edo beltza izan badaiteke ere. Zink eta aluminiozko oxido bat da. Ukipen-metamorfismoko arroketan aurkitzen da.