danburita
- 1. Miner.
CaB2Si2O8. Topazioaren antzeko mineral kristalinoa. Sistema ortorronbikoan kristaltzen da. Oro har, kolorgea izaten da, kuartzoa bezala, baina hori argiak, marroi argiak edo arrosak ere aurkitu daitezke. Ukipen-metamorfismoko arroketan agertzen da normalean. Apaingarri gisa erabiltzen da.