adulareszentzia

1. Miner.

Mineral batzuetan ikus daitekeen efektua; mineralaren gainazalak isla zurixkak edo urdinxkak ditu minerala cabochon eran ebaki bada. Isla hori mineralak egituran irregulartasunak dituelako edo urarekin osatua dagoelako sortzen da. Adulareszentzia duten mineralik ezagunenak opaloa eta ilargi-harria dira. Izena adularia mineraletik dator, zeinaren aldaera baita ilargi-harria.