hormona esteroide
- 1. Fisiol.
Biologikoki aktiboa den konposatu organikoa; giltzurrun-azalak, testikuluek, obulutegiek eta plazentak jariatzen dituzte hormona horiek, eta ziklopentano-perhidrofenantreno eraztun bat izatea dute ezaugarri. Hormona horien artean daude estrogenoak, androgenoak, mineralokortikoideak, progestogenoak eta glukokortikoideak.