arima irekiko altzairuzko habe

1. Eraik.
sin. zertxa

Arima arindua duen altzairuzko habe aurrefabrikatua. Makurdura ebakitze-esfortzua baino garrantzitsuagoa denean erabiltzen da, hau da, argi handiak eta karga ez oso handiak daudenean. Mota bat baino gehiago dago; adibidez, profil batean ebakidurak egin eta berriro soldatuz egindakoa, edo lau profil elkartuz eta sigi-sagan jarritako pletina bat goiko hegalera eta beheko hegalera txandaka soldatuz egindakoa.