ainguratze-buloi

1. Eraik.

Hormigoian landatutako ziri edo buloia, egitura edo makina bat zimenduan finkatzeko, segurtatzeko edo sostengatzeko erabiltzen dena; burua zementuan sartuta edukitzen du, eta zati kiribildua kanporantz ateratzen da egiturari edo makinari lotzeko. Oso erabilia da altzairuzko egituretan.