azido peroxidisulfuriko
- 1. Kim.
H2S2O8 formulako azidoa; sufre-oxoazidoa. Oxidatzaile sendoa da. Azido honen gatzak, persulfato gisa ezagutzen direnak, oso garrantzitsuak dira industrian, baina ez azidoa bera. Gatzek peroxidisulfato ioia dute.
Batzuetan, azido persulfurikoarekin (H2SO5) nahasi ohi da.