batezbesteko mugikor
- 1. Estat.
Datu-multzo ordenatuen datuak (gehienetan datu-serie kronologikoetakoak) analizatzeko batezbesteko estatistiko mota, zeinak unean uneko fluktuazioak leuntzea eta epe luzerako joerak nabarmentzea baitu helburu. Datu bat bere aurreko, inguruko edo ondorengo datuekin batera kalkulatutako batezbestekoaz ordezkatzen da.