analisi faktorial
- 1. Estat.
- sin. faktore-analisi
Behatutako aldagaien datuak murrizteko teknika estatistikoa, aldagaien arteko korrelazioetan oinarritzen dena eta haien arteko bariantza esplikatzeko ere erabiltzen dena. Esplikazio hori behatutako aldagaietatik abiatuta eraikitzen diren aldagai sintetiko fikziozkoen bitartez egiten da. Faktore izena ematen zaie horiei, eta halako moduan definitzen dira non behatutako aldagaiak faktoreen konbinazio lineal gisa, gehi errore-gaiak, adierazten baitira. Faktore-analisia eta osagai nagusien bidezko analisia maiz nahasten dira, baina ez dira gauza bera. Bat etorriko dira, ordea, baldin eta faktore-analisiko 'erroreek' bariantza bera badute.