konfiantza-tarte

1. Estat.

Parametro baten estimazio kalkulatuaren inguruko balio-tartea, halakoa non segurtasun-maila batez aurkitzen baita, benetan, estimatu nahi den populazio-parametroa. Zenbat eta segurtasun-maila handiagoa ezarri, orduan eta zabalagoa izango da konfiantza-tartea, eta alderantziz, zenbat eta estuagoa izan tartea, orduan eta segurtasun txikiagoa (eta uste okerren bat egiteko probabilitatea handiagoa).