bazter-maiztasun

1. Estat.
sin. probabilitate marjinal, bazter-probabilitate, maiztasun marjinal

Bi aldagairen banaketa bateratutik abiatuta, aldagai bakoitzerako hautematen den banaketa, bestearen eragina arbuiaturik. Bi aldagaien arteko erlaziorik ez baldin badago eta independenteak badira, behatutako maiztasun bateratuak itxarondakoekin bat datoz. Ez baldin badatoz bat, orduan nolabaiteko lotura bat dagoela ondorioztatzen da. Maiztasun marjinalak sarrera bikoitzeko taulen ertzetan adierazi ohi dira.