probabilitate osoaren teorema

1. Estat.
sin. probabilitate totalaren teorema

Hau dioen teorema: n gertaera bateraezin izanik alegia, denen bilkura lagin-espazio osoa betetzen dutenak eta haien probabilitateen batura 1 dutenak, orduan B beste gertaera baten probabilitatea B eta n gertaeretako bakoitza aldi berean gertatzearen probabilitate partzialen batura izango da. Alegia: P(B)=P(B|A1)P(A1)+...+P(B|An)P(An), non B gertaera arbitrarioa baita eta P(B|Ai), berriz, B-ren probabilitate kondizionala Ai-rekiko.