F proba

1. Estat.
sin. F test

F banaketan oinarritutako edozein proba. Haietan, probatzen den estatistikoak F banaketa agertuko du baldin eta hipotesi nulua egia bada. Besteak beste, bi laginek bariantza bera duten (eta, hartara, jatorri berekoak ote diren) egiaztatzeko erabiltzen dira, edo bi populazio desberdinetik erauzitako bi lagin hartuta, bariantza bera dutela jota, batezbesteko bera duten egiaztatzeko. Aldagai baten aurrean k populazioa eredutzen duten k probabilitate-banaketa jarraituen itxaropen matematikoak berdinak ote diren hipotesia alderatzeko erabiltzen den estatistikoa, haietatik zoriz lortutako laginak erabiliz. Populazioen bariantzak berdinak direla jotzen da, eta probabilitate-ereduak normalak.