Pearsonen koefiziente
- 1. Estat.
- sin. Pearsonen korrelazio-koefiziente
Korrelazio lineal koefizienteetan erabiliena. Bi aldagaien kobariantza zati haien desbideratze estandarren arteko produktua eginda kalkulatzen da. −1 eta +1 bitarteko balioak hartzen ditu. +1eko balioak esan nahi du bi aldagaien arteko korrelazioa erabatekoa dela, hots, aldagai bat handituta bestea hein jakin batean handitzen dela beti. −1ekoak, berriz, erabatekoa, baina negatiboa: aldagai bat handituta, bestea hein jakin batean gutxitzen da beti. Koefizientea nulua izateak esan nahi du ez dagoela korrelaziorik, baina ez du esan nahi bi aldagaiak nahitaez independenteak direnik. Izena gorabehera, Francis Galtonek erabili zuen lehenik.