korrelazio partzial

1. Estat.
sin. partezko korrelazio

Korrelazio-analisi batean, bi aldagairen artean gelditzen den korrelazioa, aldagai baten edo gehiagoren eragina kontrolatuta. Esate baterako, pertsonen ILEAREN LUZERA pertsonen ALTUERAREKIN korrelazionatuta ager daiteke, pertsona altuek ilea motzago eramaten dutelako. Alabaina, korrelazio hori urritu liteke, edota zeharo desagertu, SEXUAREN eragina analisitik kentzen badugu: izan ere, emakumeak gizonezkoak baino txikiagoak izan ohi dira, eta ilea luzeago eraman ohi dute.