hipotesi-test

1. Estat.

Halako hipotesi bat egia izateak zer probabilitate duen jakiteko erabiltzen diren teknika estatistikoen multzoa. Probabilitatea ez da inoiz % 100, beraz, inoiz baztertu liteke benetako hipotesia faltsua delakoan, edota onartu hipotesi faltsu bat egiazkoa delakoan. Bi errore horiei I. motako errore (edo alfa errore) eta II. motako errore (edo beta errore) esaten zaie, hurrenez hurren.