ausazko laginketa geruzatu

1. Estat.
sin. laginketa geruzatu, zorizko laginketa geruzatu, laginketa aleatorio geruzatu

Laginak biltzeko teknika. Aztertu beharreko populazioa aurrena hainbat sail edo geruzatan banatzen da, faktore ezagun baten arabera, eta geruza bakoitzari kuota bat esleitzen zaio, haren proportzioaren araberakoa. Ondoren, haien barruan laginketa aleatorioa edo sistematikoa egiten da. Horrela, populazioaren azpipopulazioak asko direnean, laginaren adierazgarritasuna bermatzen da azpipopulazio bakoitzari bere kuota bermatuz.