independentzia estatistiko
- 1. Estat.
Bi gertakariren arteko loturarik eza. Bi gertakari independenteak dira baldin eta bata gertatu dela jakiteak ez badigu informaziorik ematen bestea gertatzeko dagoen probabilitateaz. Biak batera gertatzeko probabilitatea zein bere aldetik gertatzeko probabilitateen biderkadura da. Ildo beretik, bi ausazko aldagai elkarrekiko independenteak dira baldin eta bietako baten baldintzapeko probabilitatearen banaketa ez bada aldatzen bestearen balioa aintzat hartuta nahiz hartu gaberik ere.