Poissonen banaketa

1. Estat.

Aldi berdinetan gertatzen diren gertaeren kopuruaren probabilitate-banaketa diskretua. Banaketa binomialaren muga-kasua da, gertaera gertatzeko probabilitatea, p, oso txikia denean eta n oso handia. Esaterako, ilar-leka batean dauden ale-kopuruaren batezbestekoa txikia izanik (demagun, 6 ale), leka batean 13 ale azaltzea zaila da, baina ez ezinezkoa; are zailagoa 15 agertzea. Berez ez dago goi-muga teorikorik. Nahiko leka irekiz gero, azkenean aurkituko dugu 15 aleko lekaren bat. Probabilitate horrek Poissonen banaketa erakusten du.