jarraitutasun uniforme

1. Mat.

Funtzio batek M multzo batean duen ezaugarria, baldintza hau betetzen bada: ε>0,δ>0/x,yMxy<δf(X)f(Y)<ε ; hau da, δ balioa ez dago x eta y puntuen mende, ε balioaren mende baizik. Jarraitutasun arruntarekin erkatuz, diferentzia δ balioan dago; izan ere, jarraitutasun arruntean δ balioa ε balioaren eta aztertzen den puntuaren mende dago.