biraketa-azal

1. Mat.
sin. biraketa-gainazal

Lerro zuzen edo kurba bat ardatz baten inguruan biratzean sortzen den gainazala; biraketa-gainazalek ardatz-simetria edo simetria azimutala dute. Biraketa-gainazalak dira esfera, paraboloidea, hiperboloidea, konoa (oinarria kontuan hartu gabe), zilindroa (oinarriak kontuan hartu gabe), torua... Horrelako gainazal baten azalera integrazioz kalkula daiteke.