Eratostenesen bahe
- 1. Mat.
Zenbaki lehenak aurkitzeko aplikatzen den prozedura. Bi pausotan egiten da: idatzi 2tik n-ra bitarteko zenbaki arruntak ordena gorakorrean, eta ezabatu gabeko lehen zenbakia lehentzat hartu (2a); hurrena zerrendatik 2 zenbakiaren multiploak ezabatu. Errepikatu prozesua: ezabatu gabeko hurrengo zenbakia (3a) lehentzat hartu, eta ezabatu haren multiploak. Zerrendan zenbaki lehenak bakarrik geratuko dira. 1etik n-ra bitarteko zenbaki lehen guztiak aurkitzeko, aski da -ren berdina edo txikiagoa den zenbaki arrunt handieneraino aplikatzea.