Cassiniren kurba
- 1. Mat.
- sin. Cassiniren obalo
Foku izeneko bi puntu finkoetarainoko distantzien biderkadura konstantea duten planoko puntu guztien leku geometrikoa. Koordenatu kartesiarretan, Cassiniren obaloen ekuazioa ((x + a)2 + y2))((x − a)2 + y2) = k2 da, non a q1 eta q2 puntuen arteko distantziaren erdia den eta k2, biderkaduraren balio konstantea. a < k bada, kurba obalo bakarra izango da (lehen bi irudiak), a = k bada lemniskata bat (hirugarren irudia), eta a >k bada, bi begizta independente (azken irudia).